XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Solidarioek horrela ikusten zuten 1923.aren haseran Eibarko egoera orokorra: ... Pena ematen du aitortzeak baina langile arazoetako gogorik eta ganorarik ez da inon ikusten.

Langileak desengainu asko izan ditu eta ondotxo daki haundiena, 8 orduko lan egunak eman diola.

Neurri hauek saraurretik ere ez zegoen dena ongi baina praktikan, gizonak lan gutxiago egiten duela baina jan ere gutxiago egiten duela ikusi da.

Behar beharrezko diren jeneruak, janari eta jantziak alegia, soldatak baino azkarrago igo dira eta soldata itxurazko bat irabazteko bidea duenak, tira... Nahiz eta itxura batera egoera hau normaltzat jendeak euki, langileak eta ugazabak etorkizun hobeago baten itxaropenetan egonik, gaurko egoera hau zein larri eta hestua azaldu nahi ez dutelako da.

Bizimodua lehen baino hiru aldiz garestiago dago, soldatak berriz lehen bezain eskas edo eskasagoak.

Beraz, bueltarik gabeko egia bat dinogu, gizonak lan gitxiago egiten duela baina jan ere, gutxiago eta gaizkiago egiten duela, dinogunean.

Beraz, bide txarretik doaz gauzak eta egoera honi frente eman beharko diogu, gero eta okerrago joan ez dadin.

Gizonaren bizimodua hobeagotzeko oinarriak, Humanidadea eta Anaitasuna dira.

Lanerako gogoa errekuperatu behar du langileak eta gogo onez lan egin.

Ugazabak berriz, behar den bezala ordaindu behar dio langileari.

Horrela jokatuz bakarrik aldatuko da listortegi bat bihurturik dagoen bizimodu hau, listorrak arrapatuz, jakina.

Klasearen batasuna sakratuaren bila joan gaitezen, gure eskubideak justiziaz defenda ditzagun.